Nagiekin batera besoak luzatu zituen izararen freskotasuna harrapatzeko, eta astiro, prisa gabe, burua bueltatu eta geratzen ziren amodiozko usaiak azaleko zirrara sortu zioten.
Begiak oraindik gehiegi zabaldu gabe, komunera abiatu eta uraren tantak gorputzaren kontra kolpeka hasi zirenean, oroitzen hasi zen.
Tabernaren sokondo batean, iluntasunean, bakarrik, beti bezala. Itxaroten.
Gaua aurrera zihoan eta esperantza guztiak galduta zituenean, heldu zen.
Atea zabaldu, sartu eta uhara usaintsua uzten joan zen pausu bakoitzean. Inor ez zen konturatu, bera bai.
Ezin zen bere aldamenetik kendu eta ohartu zenean, hitzegiteko momentua heldu zela pentsatu zuen.
Hitzegin, barreak, laztanak…eta ez zen gehiagotaz gogoratzen.
Txorrota zarratu gabe irten zen komunetik. Pasabidean zehar, gorputzean zeuden tantak norabide gabe irtetzen ziren horman edo lurrean hiltzeko.
Gelara heldu, gaumahaia zabaldu, ikutu eta karguratu zen.
Beste bi urte itxaron beharko zuen begietatik operatzeko.

Sarritan, itsutasuna ez dago begietan. Urte bi... azkar pasatzen dira
ResponderEliminarusain hori, neu nintzen. Itsasbelarraren unsaina azalean itsatsita daukat. Itsas barrenean begiak soberan daude
ResponderEliminarItsaso