Helikopteroa zain zegoen.
Astiro-astiro, pausuak gero eta laburragoak emanez, airea birikietara ezin helduta sentitu zuen.
Gutxi falta zen.
Hamar solairu bakarrik.
Gutxi falta zen.
Hamar solairu bakarrik.
-Laster hondartza batean part etzanda!-pentsatu zuen.
Hurbildu einean, zarata gero eta bortitzago zen. Izerditan blai.
-Igogailu madarikatua!-garrasi zuen.
Esku batean txartela eta bestearekin horman zegoen egurrezko hodiari kolpetzen zion. Tenkaka.
Buruko zainetan bihotzaren taupadak sentitzen hasi zen. Presioa. Zarata, kanpokoa eta barrukoa.
Bi pisu.
Indarrak sabelean pilatu eta azken txanpa betetzeko prest.
Pisu bat. Bost eskailera, lau, hiru,...
Zorabioa. Ahotsak. Hotza...amaiera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario